Sorrera eta helburuak

Eremu sozial eta psikopedagogikoa: Sorrera eta helburuak

Mundu mailan Hemofilia inguruan bizitako zorigaitzaren aurrean eta Gipuzkoan izan zituen eraginak ikusita, Gipuzkoako Hemofilia Elkarteko Biltzar Buruak, profesional batekin batera kideen artean sortzen ari ziren zailtasunak erantzuteko, lan egitearen beharra ikusi zuen. Batzar berezi bat konbokatu zen, bertan planteamendu berria azaldu zelarik. Guztien adostasunez 1995ean Zerbitzu Sozio-Psikopedagogikoa sortzea erabaki zen. Zerbitzua sortu zenetik Donostia Ospitalean bulego bat izan dugu. Honek elkarteko kideei, Hemofilia/von Willebrand gaixotasunaz afektatutakoentzako, Gipuzkoako osasun zentro nagusia den tokitik laguntza eskaintzeko posibilitatea ematen digu


  • Hemofiliko/von Willebrandei eta beraien senideei giza laguntza eta laguntza emozionala eskaintzea.
  • Afektatuen integrazio pertsonal, gizarteko eta lan munduko integrazioa erraztea.
  • Afektatuen normalkuntza bermatzea.
  • Laguntza bio-psikosozial bat eskaintzea.
  • Afektatuaren inguru familiar eta gizarte inguruan komunikazio bide berriak zabaltzea.
  • Taldearentzako interesgarriak diren gaietaz informatzea.
  • Prebentzio eta terapeutiko arloetan afektatuen hezkuntza eta formakuntza.
  • Afektatuen artean laguntza sareak eta talde barruko laguntzak sortzea.
  • Giza Inmunoeskasiaren Birusa (GIB) eta Hepatitis C-ren Birusa duten afektatuei Giza eta arreta psikologiko berezia eskaini gaixotasunaren fase ezberdinetan zehar.
  • Afektatuaren arreta bio-sikosozialean eragina duten adituen arteko erlazioa hobetu.
  • Haur hemofilikoen ongizatearen arduradun diren giza erakundeen alderdi interesgarrien jarraipena burutzea.
  • Beharra duten kide guztiei giza laguntza erraztea.
  • Gipuzkoako Hemofilia Elkartearen lan asmoa eta kudeaketaren ardura duten pertsonen parte hartzea bultzatu formakuntza eta erreziklatze programetan.
  • Hemofiliaren aspektu bio-psikosozialak eta pedagogikoak kontutan hartuko diren tratamendu integral bat aurkezteko aukera.

Kontaktua

Javier Carrera edo Idoia Careche harreman jartzeko, email bat idatzi dezakezu :

ashegui@hemofiliagipuzkoa.org

asvahe@hemofiliaeuskadi.org

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika