Helburuak

Gipuzkoako Hemofilia Elkarteako helburu orokorrak

ASHEGUIk planteatzen dituen oinarrizko helburu orokorrak, ikusitako beharren eta kideek esandakoaren arabera eratutakoak dira. Ondorengoak dira:

  • Gizarteak, Elkarteek, erakundeek eta bereziki hemofilikoen beharrekin erlazionaturik daudenek, hemofiliak eragiten dituen arazoetaz jabetu araztea.
  • Gipuzkoan bizi eta odolaren koagulazioarekin erlazioa duten sortzetiko eskasiaren bat dutenen pertsonak Elkarteko kide bihurtzea, baita eramaile edota ondorengoak; horrela taldearen controla izateko.
  • Gaixotasunaren eramaileen hezkuntza egokiaz arduratzea, gaixoen prebentzio eta tratamenduari dagokiona eta gizarte, hezkuntza eta profesional mailako trebakuntzari dagokiona ere.
  • Harremanetan jarri, Zerbitzu medikuekin, Hezkuntza eta Lanbide Heziketako zentruekin, Erakunde eta Elkarteekin, Enpresekin eta orokorrean hemofilikoen arretarekin zuzenean edo ez eragina izan dezaketenekin, Elkartearen helburuak lortzeko beharrezkoa izan daitekeen laguntza lortzeko asmoarekin.
  • Hemofilikoei lagundu, laguntza medikuarekin, hezkuntzan, orientazioan, Lanbide Heziketan edo lanean izan dezakeen arazoak konpontzen.
  • Gizarte guztiari zuzenduriko hemofiliari buruzko informazioa zabaldu, ikerketa eta garapen programak bultzatuz.
  • Gipuzkoako Hemofilia Elkartearen helburu antzerakoak duten eskualde, nacional edo atzerritar elkarteekin harremanak sortu, mantendu eta informazio trukaketak garatu.

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika