Donostia Ospitaleko Gaixotasun Kutsakorren Unitatea ondorengo pertsonek osatzen dute:
Sail hau, Ospitalizatze Unitate batek eta kanpo kontsulta batzuk osatzen dute.
Gaixotasun kutsakorren barnean ekintza esanguratsuena, GIB duten gaixoen jarraipen osoa egitea da, baita GIB eta Hepatitis C Birusaren baterako kutsadura, Digestibo zerbitzuarekin koordinatuz. Honetaz aparte eta Ospitaleko beste zerbitzu batzuekin batera ondorengo ekintzetan hartzen dugu parte:
Infekzio larrien erabilpena.
Hezur-infekzioak eta protesi artikularrak.
Infekzio inmunodeprimituak.
Infekzio tropikalak.
Sexu bidezko kutsatze gaixotasunak.
Infekzio nosokomialak.
Kanpo kontsulten kontakturako telefonoa 943007220 da (egunean zeharreko ospitalea) eta 943007006 (kanpo kontsultak 14. zenbakia).
Hemofilikoen taldearentzako beti izan dira arriskutsuak, beraientzako beharrezkoak diren odol produktuen bitartez transmititzen diren gaixotasunak.
Hemofilian, ondorio suntsitzaileenak ekarri dituen infekziorik larriena giza inmunoeskasiaren birusak (GIB) ekarritakoa izan da.
HIESa lehenengo aldiz 1981. urteko Urrian agertu zen gaixo hemofiliko batean. 1982.eko Uztailean Estatu Batuetako Atlantako gaixotasunak kontrolatzeko zentroak argitaratu zuelarik. Momentu hartan aipaturiko zentroak Pneumocistis Carinii-ko hiru kasu argitaratu zituen, homosexualak ez ziren eta zainen bidezko droga zaleak ez ziren hemofilikoetan, hiruek erabiltzen zituzten VIII faktorraren kontzentratuak.
GIB-aren kutsaduraren historiaren ikerketa Hemofilian nahasia izan da, baina 1984-eko apirilean Montagnier-ek argitaratutakoak antigorputzaren test berezi bat garatzea posible egin zuen. Argitalpenak zera zioen: Hemofilia B zuten bi anaietatik zetorren linfozito T-en kultibo batean T-linfotropiko retrobirus bat isolatu zutela. Urte haietan hemofilikoen zainketan aritzen ziren taldeak beraien gaixoetan asaldura hura bilatzen hasi ziren.
1983. urtean Estocolmon burutu zen Munduko Hemofilia Federazioaren Nazioarteko kongresuan ordurarte EEBB-etan agertutako GIB-aren kutsadura 21 kasu aurkeztu ziren.
Munduko Osasun Erakundeak, beroarekin tratatutako faktore kontzentratuak erabiltzea aholkatu zuen, eta 1985. urtetik GIB-aren kontrako testa erabiltzen da odol emaileak aukeratzeko. Estatu Batuetako Atlantako gaixotasunak kontrolatzeko zentroak, 1986. urtean beroak tratatutako kontzentratuen erabilera baieztatzeko egindako ikerketa batean, hemofilia A zuten 2370 gaixo eta hemofilia B zuten 434 gaixo ikertu ziren, seropositibotasun tasa %53a izanik. Munduko Hemofilia Federakundearen arabera Espainian hemofilikoen %a 45ekoa da.
Arrazoi desberdinak izan daitezke GIBren kutsaduraren maila handiaren arrazoiak:
Tratamenduaren maiztasuna
Kutsadura bidea (zain barneko bidea da kontzentratuetan birus karga altua duen kutsadura bidea )
Koinfekzio biralak (hepatitisa, citomegalobirusa, parbobirusa...)
Asaldura inmunologikoak, askotan harremanetan jartzen dituzten proteina arraroak direla ta.
Honek azaltzen du GIB kutsadurak hemofilikoengan izan duen eragina. Inokulazio birikoen ezak eta profilaxia eta bere tratamenduen programak, GIBek kutsatutako beste talde batzuetaz bereizten dien ezaugarri desberdinak eman dizkie hemofilikoei. Gaur egun desagertu dira faktoreen kontzentratuen bidezko GIB-aren kutsadurak eragindako beldurrak.
GIBaz kutsatuta dauden pertsonen jarraipenak gero eta antza gehiago du behin betiko tratamendu bat jasotzeko aukerarik ez duten bilakaera luze eta moteleko beste gaixo kroniko batzuenarekin. Inportantea da infekzioarekin elkarrekin bizitzen ikastea eta bai tratamenduaren bai medikuaren gomendioen jarraipenaren garrantziaz jabetzea.
Horretarako, medikuarekin komunikazio on bat ahalbidetuko duen zintzotasunean oinarritutako harreman bat ezarri behar da. Garrantzitsua da sortzen diren zalantza, zailtasun eta beharrak argi eta garbi adieraztea. GIBaz kutsatuta gaudela dakigunetik, hainbat asistentzi mailen arteko lankidetzako bide luze bat hasten da.
Orientazio gisa, jakinarazten dizugu behin diagnostikoa eta hasierako balorazioa eginda, ondorengo bisitak gizabanako bakoitzaren behar espezifikoetara egokitutako maiztasunarekin antolatuko direla. Jarraipen-bisitak 3-6 hilean behin egitea proposatzen da, kontsulta programatuan, sor daitekeen edozein gertakizunaren aurrean betiere eskatzen diren kontsultei atea irekita utziz.
Osasuntsu egoteko heziketari dagokionez, gogorarazten dugu ezinbestekoa dela norberak bere burua zaintzea eta prebentzio-portaerei eustea.
Sexu seguruagoari buruzko gomendioak Sexu seguruagoari buruzko portaerei dagokienez, hauxe gogoratu behar dugu:
Garrantzitsuena da penetrazioa dagoen harreman bakoitzean beti preserbatiboa egoki erabiltzea, izan ere:
Zure bikotekidea GIBaz kutsatzea saihesten duzu.
GIBaz berriz kutsatzeaz babesten duzu zure burua (berkutsaketak), zure immunitate-sistema gehiago narriatzea eragotziz.
Sexu bidez transmititutako beste infekzio batzuk ekiditen dituzu.
Arrisku gutxiago duen sexua praktika ezazu, penetraziorik gabe plazerra ematea eta jasotzea ahalbidetzen duena: fantasiak, jolas erotikoak, elkarren arteko masturbazioa...
Sexu-bikotekideen kopurua murriztu ezazu; birusaren eragina eta infekzioa transmititzeko arriskua txikiagoak izango dira.
Gogora ezazu “atzera-martxak”, dutxa baginalak, antisorgailuek, diafragmak eta espermizidek ez dutela GIBaren transmisioaz babesten.
Haurdun geratu nahi ez baduzu, preserbatiboa metodo ona izan daiteke baina ez bakarra. Alabaina, preserbatiboa GIBaren transmisioa ekiditeko hesirik hoberena da.
Bikote serodiskordanteak
Bikote seridiskordanteak dira kide seropositibo batek eta kide seronegatibo batek osatutako bikoteak (bikote heterosexuala edo homosexual izan). Egoera ohiko da, abordaje berezia behar duena, izan ere, gizabanako ahulenarentzat, hau da, seronegatiboarentzat arrisku handiko egoera da. Egoera honetan ahalik eta ahalegin prebentiborik handiena egin behar da, betiere bi bikotekideekin lan eginez. Kutsatuta dagoen pertsona batek kutsatuta ez dagoen beste bati kutsatzeko duen GIBaren kutsagarritasun-maila, arriskuaren larritasunean eragiten duten hainbat faktoreren baitan dago:
Kutsatutako gizabanakoaren baitan dauden faktoreak:
Egoera immunologikoa: zama birala (zama birala handitzen duen edozein egoerak infekzioak handituko ditu: txertoak, beste infekzio batzuk...).
Infekzioaren unea (askoz arrisku gehiago infekzio ez kronikoan).
TARGA tratamenduaren bidezko tratamendua (retrobiralaren aurkako tratamenduarekiko atxikidura) edo ez. – Birusaren faktoreak: birus-mota (VIH-2 birusa da sexu bidez kutsakorrena).
Arriskuan dagoen pertsonaren baitan dauden faktoreak:
Egoera immunologikoa (beste gaixotasun batzuk, estresa...)
STGen (sexu bidez transmititutako gaixotasunen) lesioen presentzia.
Sexua: emakumezkoa ahulagoa da transmisio heterosexualen aurrean.
Praktika sexual-mota:Komeni da bikotearen osaeraren arabera kontuan hartu behar diren berezitasun garrantzitsu batzuk zehaztea. Nolanahi ere, hauxe gogoratu behar da beti:
Denborarekin, bikote seridiskordanteak, ez badira kutsatu, prebentzio-portaerak lasaitzen dituzte, kutsatzeko izugarrizko arriskuaren eraginpean jarriz. Hauxe gertatu da bikotekidea kutsatuta zegoenetik urte asko igaro ondoren kutsatu diren gaixoetan (zauritu ezinezko sentsazio faltsua izatera iristen dira). Egoera hau gero eta ohikoagoa da, GIB + diren gizabanakoen biziraupen handiagoa eta bizi-kalitate hobea dela eta.
Honelako kontzeptu faltsuak alboratu behar dira: “nire maitasuna erakusteko ez zait axola arriskuan jartzea (preserbatiboa ez erabiltzea)...” eta, horren ordez, arrazoiketa honakoa izan dadin saiatu behar gara: “hain zuzen ere maite zaitudalako, zaindu ahal izateko, hobe da arriskuan ez jartzea.”
Emakumezkoaren egoera (aipatutako biologikoaz gain) ahulagoa izan daiteke bikotearen barruan, faktore kulturalak, sexu segurua negoziatzeko gaitasun urriagoa, eta antzekoak direla eta. Egoera hau edozein prebentzio-jarduera proposatzean kontuan hartu eta landu beharko da.
Bikotearen barruan transmisioa saihesteko modurik eraginkorrena penetrazioa dagoen harreman GUZTIETAN preserbatiboa egoki erabiltzea da.
Ez ahaztu bikotetik kanpo egon daitezkeen harremanak
Transmisio materno fetala
GIBaren bidezko infekzioaren transmisio bertikalean aldaketa handia izan da azken urteetan, antirretrobiralen bidezko tratamendu profilaktikoa haurdunaldiaren bukaeran, aldi perinatalean eta jaioberriaren bizitzaren lehen asteetan erabiltzen hasi zenetik. Hainbat ikerketaren arabera, ama seropositiboak dituzten haurren infekzioa asko murriztu da. Haurdunei zuzendutako TARGA tratamenduaren jarraibide berriekin, infekzioa askoz gehiago murriztea espero da. Programatutako hautazko zesarearen eta TARGA tratamenduaren konbinazioak transmisio bertikala oraindik ere gehiago murrizten duela dirudi. Baina, argi dago GIBaren bidezko transmisio materno fetala saihesteko neurririk eraginkorrena haurdun ez geratzea dela. Alabaina, gure papera lehen mailako arretaren esparruan erabaki arduratsu bat hartzeko beharrezkoa den informazio guztia ematea da.
Infekzioa transmititzeko beste bide batzuk:
Garrantzitsua da kutsadura posibleari buruzko zalantza eta kezka guztiak argitzea. Zalantza hauek ohikoagoak dira haurrak dituzten familietan eta inmobilizatuta dauden gaixoen zainketan. Ez dugu ahaztu behar beldur irrazional ugari sortzen direla. Beldur hauek, ordea, ulergarriak dira informazio osoa ezagutzen ez bada. GIBaz kutsatuta dagoen pertsona bat zaintzeagatik edo berarekin bizitzeagatik transmisioa ez ohikoa izan arren, garrantzitsua da “arreta-neurri unibertsalak” edozein gaixo zaintzeko egin beharko genukeen bezala azaltzea. • Odolarekin, odolez zikindutako jariakinekin, bagina-jariakinarekin eta semenarekin kontaktua dagoenean, eskularruak erabili.
Garbitu itzazu maiz eskuak ura eta xaboiarekin eta beti eskularruak kendu ondoren.
• Etxeko gomazko eskularruak erabil ditzakezu etxeko lanak egiteko, odolarekin edo gorputzeko beste likidoekin kontaktua dagoenean. Eskularruak garbitu, desinfektatu eta berriz erabil ditzakezu.
• Erabil ezazu ura eta %10 lixiba duen nahasketa bat 20 minutuz, odolarekin edo gorputzeko likidoekin zikindutako tresnak, ontziak eta azalerak garbitzeko.
Odol zipriztinen edo okaden eraginpean baldin bazaude, ahoa eta sudurra mozorroarekin eta begiak betaurrekoekin babestu itzazu. Azala odolarekin edo beste jariakinekin zizkinduko balitz, garbitu ezazu ura eta xaboiarekin. Begiak ur askorekin soilik garbitu itzazu.
Arropa eta izarak familiaren gainerakoekin batera garbitu daitezke, odolarekin edo gorputzeko jariakinekin zikinduta daudenean salbu.
Baxera eta mahai-tresnak bizikide guztiek erabil ditzakete eta ez dute garbiketa berezirik behar, gaixoak ahoan aholegarrak edo zauriak dituenean salbu.
Ez ezazu erabili odolez zikinduta egon daitekeen higiene pertsonaleko objekturik (hortzetako eskuila, bizar-xaflak...).
GIBaz kutsatuta dagoen gaixoa zaintzeko orratzak edo xiringak erabiltzen dituzunean, ez ezazu orratza manipulatu: ez zaitez saiatu estalkia esku bakar batekin jartzen eta ezta ere orratza tolesten, puskatzen edo xiringatik ateratzen. Bota ezazu xiringa edo orratza ontzi zurrun (latorrizkoa, plastikozkoa...) batera edo, hobe, zure osasun zentroan ontzi berezi bat eskatu ezazu.
Kutsatutako hondakinak (komunetik bota ezin diren paperezko eskuoihalak, zaurietako hesgailuak, konpresak, tanpoiak eta odolez, espermaz edo bagina-jariakinez zikindutako beste objektu batzuk) plastikozko poltsa bikoitz batean sartu eta gainerako zaborrarekin elkartuko dira.
Erabilitako orratzarekin sastatzean istripua gertatzen bada, ura eta xaboiarekin garbitzea eta medikuak esposizio ondoko profilaxiari buruzko balorazio bat egitea gomendatzen da.
Infekzio oportunisten prebentzioa.
Egun, infekzio oportunisten garapena prebenitzeko neurri eraginkorrenetako bat eraginkortasun handiko retrobiralaren aurkako tratamenduak (TARGA) erabiltzea da. Tratamendu hauen bidez, sistema immunologikoa pixkanaka suspertzea lortzen da. Badira neurri orokorrak eta arreta-neurri sinpleak infekzio oportunistak sortzen dituzten onddo, bakterio, mikrobakterio, birus eta parasitoen eragina murrizten dituztenak eta etxean aplika daitezkeenak. (Komenigarria da neurri hauek gaixo bakoitzari egokitzea bere egoera immunologikoaren arabera).
Ez itzazu haragi, arrain edo itsaski gordinak edo gutxi eginak jan. Jakiek ondo kozinatuak egon behar dute, egon daitezkeen toxoplasmaren ehun-kisteak desegiteko.
Ez ezazu edan osasun kontrolik ez duen esnerik edo esnekirik. Besteak beste, brucellak eragindako infekzioa saihestuko duzu. Errespeta itzazu iraungipen-datak.
Gordinik jaten diren frutak eta barazkiak urarekin eta lixiba tanta batzuekin garbitu itzazu. Honela, katuek gorozkien bidez kanpora ditzaketen germenaren kisteak irensteagatik toxoplasmak eragindako infekzio-arriskua murriztu egiten da. Halaber, giza-iraizkinekin kutsatutako ureztaketa-urak izan ditzakeen heste-parasito batzuen arrautzak irenstea saihestuko duzu.
Komenigarria da itsaskirik ez jatea, batez ere “berezko eran”, infekzio-agenteak garraia ditzake eta.
Erabil itzazu eskularruak haragia, arraina eta barazki gordinak maneiatzeko.
Garbitu itzazu tresna guztiak beste elikagai batekin lanean hasi baino lehen.
Ez itzazu nahastu kozinatu gabeko elikagaien zukuak beste produktu batzuekin.
Garbitu ezazu hozkailua barrutik ura eta xaboiarekin erregularki eta bere tenperatura (0º - 5º) eta izozkailuarena (-18º) begiratu.
Forma fisikoa zaintzea
Ariketa fisikoak ondorio lasaigarriak eta suspergarriak ditu (jateko gogoa areagotzen du) eta oro har bizi-kalitatea hobetzen du. Egin beharreko ariketa-mota egoera klinikoaren baitan egongo da. Oro har, gomendagarriagoak dira kirol edo jarduera aerobikoak (azkar ibiltzea, korrika egitea, igeri egitea, bizikletan ibiltzea, dantza egitea...) Komenigarria da, ordea, gutxienez, egunero paseo bat ematea (30 minututik 60 minutura). Ahal den bitartean, egiten zen kirol-jarduerari eutsiko zaio. Garrantzitsua da gauean atseden nahikoa hartzea (gutxi gorabehera 8 ordu) jarduera-maila egokiari eutsi ahal izateko.
Kozinatutako jakiek ez dute bi ordutik gora giro-tenperaturan egon behar.
Saihestu itzazu maionesak, kremak, esnegainak eta erraz hondatzen diren beste elikagai batzuk, prestatu berriak daudenean salbu.
Animaliak ukitu ondoren eskuak garbitu behar dituzu ura eta xaboiarekin. Garrantzitsua da beste pertsona bat arduratzea animalien gorozkiak garbitzeaz; ezin bada, eskularruak erabili eta ondoren eskuak garbitu itzazu.
Zaborrontzia hustu eta garbitu ezazu erregularki.
Lurra manipulatzen denean edo lorezaintzako lanak egiten direnean eskularruak erabiltzea komeni da.
Ez bota zoru-garbigailuko ura jakiak prestatzen diren harraskara.
GIBaz kutsatuta dagoen gaixo batekin bizi den pertsona batek barizela edo zoster herpesa badu edo izateko arriskua badu, harremana saihestu behar du gaixoarekin eta medikura jo barizela-zoster immunoglobulina hiperimmunea hartu behar duen ala ez baloratzeko.
Gorputzeko higienea
Inportantea da gorputzeko higiene egoki bati eustea eta azala hidratatzea infekzioez babesteko (azala, buruko ile-larrua, ugaltze-aparatua).
Aho-higienea
Hotzen higiene eta zainketa egoki batek ahoaren infekzioak prebenitu, mastekatzea erraztu, jateko gogoa areagotu eta, jatea atseginagoa izatean, elikadura hobetzen du.
Otordu bakoitzaren ostean hortzak garbitu itzazu.
Loditutako listua garbitzeko mingaina eta ahosabaia maiz eskuilatu itzazu.
Minik egiten ez dizun hortzetako eskuila bat erabil ezazu.
Ez ezazu inoiz hortzetako eskuila partekatu.
Joan zaitez dentistarengana ahoan mina duzun bakoitzean eta, bestela, gutxienez urtean behin. GIBaz kutsatuta dauden gaixoetan ohikoagoa eta larriagoa izaten da periodontitisa.
Askotan, gaixoek hotz-osasun oso txarra izaten dute hainbat arrazoirengatik: zain barneko droga-kontsumoa, higiene ezegokia, zainketa gutxi, jateko aztura txarrak (gozokiak...).Gaixoa profesional batengana jotzen duenean (odontologoa, hortzetako higienista...), bere infekzioaren berri eman behar dio eta babes-neurri egokiak erabiltzen dituela ziurtatu behar du: eskularruak, mozorroa eta betaurrekoak erabili beharko ditu zipriztintzeko arriskua dagoenean eta tresneriak ondo esterilizatua egon beharko du.
Beste ohitura toxiko batzuk
Bizimodu osasungarri bat sustatzeko orduan, kontuan hartu behar da alkohola eta tabakoa bezalako sustantzien kontsumoa. Neurrizko alkohol-kontsumoa gomendatzeko ohiko arrazoiei, GIBaz kutsatuta dauden pertsonen kasuan alderdi hauek eransten dira:
Alkohola bateraezina izan daiteke retrobiralen aurkako hainbat tratamendu farmakologikorekin.
Retrobiralen aurkako botika gehienak gibelaren bidez metabolizatzen dira. Alkohol asko edateak gibela honda dezake, infekzioaren tratamendua zailduz.
Batzuetan, beste birus batzuk (VHB, VHC) eragindako hepatologia bat egon daiteke aldi berean.
Prebentzio-portaerak eta neurriak jarraitzeko orduan erabakiak hartzeko ahalmena ere murriztu dezake.
Alkohol gehiegi kontsumituz gero, tratamendu egoki bat jarri beharko da. Edozeini bezala, gizonezkoen kasuan egunean 40 gramotik edo astean 280 gramotik gora eta emakumezkoen kasuan egunean 25 gramotik edo astean 175 gramotik gora ez edatea gomendatzen da. Gaixoak ezin du alkoholik edan tratamendu farmakologikoaren mende dagoenean. Erretzeak, hainbat patologia izateko arrisku-faktorea izateaz gain, jateko gogoa gutxitu eta infekzioen aurrean biriketako erresistentzia murriztu egiten du eta aho-higieneari kalte egiten dio. Aztura uztea gomendatu behar da (tabakoaren kontrako aholkua). Alabaina, kontuan hartuko ditugu lehentasuna duten beste sustantzia batzuk: heroina, kokaina... Lagundu ezazu zeure burua eta kasu egin iezaiezu kontsumoa uzteko beharrezkoak diren neurriei: erretzeari uzteko taldeak, nikotinazko txikleak edo adabakiak...
“Cuidando de alguien con sida”. Madrileko Komunitatea. Osasunaren eta Gizarte Zerbitzuen Kontseilaritza. Osasuna Prebenitzeko eta Sustatzeko Zuzendaritza Nagusia. Madril 1997.
Hernández F. “Guía para una correcta comprensión y manejo de la infección por VIH”. Espainiako IHESren Kontrako Fundazioa. Ihesaren, osasunaren eta elkarbizitzaren eskola. Madril 1997.
Najera Morrondo P., González Lahoz, J.M. “Atención integral al paciente con VIH”. Ihesaren Espainiako Diziplina Arteko Elkartea. Madril 1996.
“Recomendaciones SEMFYC. VIH-sida”. Bartzelona 1997.
Soriano V, González Lahoz, J. “Manual del SIDA” (3. argitaraldia) Idepsa. Madril 1999 (529 – 548).
“Guía práctica para pacientes con infección por el VIH”. Ramón y Cajal Ospitalea. Madril, 1999ko maiatza.
R. Córdoba, R. Ortega, C. Cabezas, D. Forés, M. Nebot. “Recomendaciones sobre el estilo de vida”. PAPPS programak 1999an eguneratuta. “Atención Primaria 1999”. 24. liburukia: 118-132.
Vernazza P, Eron JJ, Fiscus M y Cohen MS. “Sexual transmission of HIV: infectiousness and prevention”. AIDS 1999; 13:155-166.9. Quinn TC, Wawer MJ, Sewankambo N, Serwadda D, Li Ch, Wabwire-Mangen F et al. “Viral load and heterosexual transmission of human immunodeficiency virus type 1”. N Engl J Med 2000; 342:921-
Quinn TC, Wawer MJ, Sewankambo N, Serwadda D, Li Ch, Wabwire-Mangen F et al. Viral load and heterosexual transmission of human inmunodeficiency virus type 1. N Engl J Med 2000; 342:921-9.
Dillon B, Hecht FM, Swanson M, Goupil-Sormany I, Grant RM, Chesney MA eta Kahn JO. “Primary HIV infection associated with oral transmission”. ww.retroconference.org/2000/abstracts/473.htm
Informazio gehiago nahi baduzu, sar zaitez ondorengo helbidean:
www.msc.es/sida