Masail eta aurpegiko kirurgia

Masail eta aurpegiko kirurgia

Hemofilikoen tratamendu kirurgikoa Hematologiako Zerbitzuarekin batera egiten da; hotzak ateratzea (hortzak barne), ahoko muki-lesioak erauztea, biopsiak egitea (diagnostikoa egiteko ehunaren lagina hartzea); azken finean, egiten ditugun prozedura kirurgiko gehienak.

Hortzak ateratzea

Erauzketa kirurgikoak ez dira arinkeriaz hartu behar eta azken aukeratzat jotzen dira. Hobe da, ahal izanez gero, hortzak kontserbatzeko tratamendu bat egitea. Tratamendu kirurgiko baten menpe jarri baino lehen, Hematologiako Zerbitzuak koagulazio-faktoreen odol-baloreak, hemofilia-mota eta hemofiliaren larritasunak tratamendu profilaktiko bat beharko duen ala ez aztertuko du. Erauzketa egiteko anestesia lokala emango zaio gaixoari, ahal den neurrian trauma kirurgikoa gutxituz. Horrez gain, ebakuntzaren ondoko odoljarioa prebenitzeko hemostatiko lokalak erabiliko dira. Arrisku nagusia hemorragia eta ebakuntzaren ondoko hematoma da.

Erauzketaren ondoko gomendioak

· Ez ezazu ahoa garbitu lehenengo 24 orduetan. · Jar ezazu jela hantura arintzeko. · Har ezazu dieta likidoa lehenengo 24 orduetan eta biduna ondorengo egunetan. · Lehenengo 24 orduetatik aurrera, operatu EZ den gunea eskuilatu ezazu. · Oheburua altxatuta dagoela lo egin ezazu. · Tratamendu farmakologikoa. · Odoljarioa izanez gero, kotoi edo gaza batekin operatutako gunea konprimi ezazu ordu betez. Ez bada geratzen, jar zaitez larrialdiekin harremanetan.

Txantxarraren tratamendua

Estomatologo edo odontologo batek egin behar du, profesionalak gomendatu bezala azterketak eginez. Bai obturazioetan bai endodontzietan.

Tratamendu periodontala

Tratamendu periodontala prebentzio-programa batean oinarritzen da, non hemofilia duen gaixoak egunero bere hortz-higienea kontrolatu behar duen eta bere estomatologo edo odontologoaren kontrolaren mende jarri behar den.

Hortz-protesiak

Higiene faltarengatik galdutako hortzen ondorio dira. Tratatutako txantxarra duten hortz hauek ez dute balio hanturak sortzen dituztelako maiz. Protesiaren eta muki-mintzaren marruskadura saihestu behar da eta orobat asko mugitzen diren protesiak.

Prebentzioa

Prebentzioa funtsezko faktorea da hemofilikoen ahoaren eta hortzen maneiuan. Gaixotasun periodontalaren prebentzioa hortzetako plaka kontrolatuz, alegia, hortzak garbituz: hortzetako eskuilak, hotzen artean dagoen plaka kentzeko eskuilak. Fluorra duten hortzetako pastak, azukre gutxi duten dietak edo azukre errefinatua duten produktuak; pastelak, gozokiak, goxokiak... Hauexek dira aurpegi-masailetako tratamendu baten ondorioz odoljarioa izateko arriskua murrizteko hartu behar diren babes-neurriak: traumatismoak saihestu, hortz-higienea kontrolatu, odontologora joan ezarritako maiztasunarekin eta txantxarra goiz tratatu.

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika